jueves, 8 de marzo de 2012

Yellowstone


Yellowstone Parke Nazionala Ameriketako Estatu Batuetan dagoen natura parkea da, nagusiki Wyomingen hedatzen dena, baina baita Montana eta Idahon ere, Mendi Harritsuen ingurunean. Izaera hau zuen munduko lehen eremua izan zen. Estatu Batuetako presidente Ulysses S. Grantek izendatu zuen 1872an. Bertako paisaian pinuak dira nagusi eta lurrazalaren %60a betetzen dute. Hartzak, otsoak, oreinak eta orein-altzeak ugariak dira bertan. Geiserak eta fenomeno geotermalak ere badaude. Gainera parkearen azpialdean egun bizirik dauden bi supersumendietako bat dago. Hala ere, azken 600.000 urteetan ez da erupziorik izan.Parke honetan aurkitu dezakegu 1700 zuhaitz espesie endemiko desberdien eta baita ere esan behar da badaudela ere hainbat mamifero espesie desberdein adibidez: otso grisak, katamotzak eta eta gizzlyak besteak beste. Yellowstone da estatu batuetako parke nazionalik garrantzitsuenetakorik eta ezagunetakorik.





Europako Mendiak



Europako mendiak Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago. Mendirik altuena "Torre de Cerredo" da 2.648 metrorekin, 2.400 metro inguruko mendi ugari dago. Gune isolatuetan hartz eta otso talde bakan batzuk daude. Horrez gain, ardi, behi eta txerri bakanen batzuk ikus daitezke. Cabraleseko gazta famatua da gune hontan.
Europako mendiak hiru mendigunetan banatzen dira: Ekialdekoa edo Andaran dago: Morra Lechugales (2.444 m) Erdialdekoa edo Urrielesen daude: Torre Cerredo (2.650 m), Picu Urriellu (2.519 m), Torre Llambrion (2.642 m) Mendebaldekoa edo Corniónen daude: Ordiales, Peña Santa (2.596 m), Torre Santa Maria (2.486 m)

Seychelles UIslas




Seychelles Uharteak


Seychelleak Afrika ekialdetik hurbil dagoen uharte estatua da, Indiar Ozeanoan kokatutako 115 uhartez osatua, Madagaskarren iparraldean.Bere hiriburua Victoria da eta Mahe uhartean dago kokatuta eta biztanleriaren herena uharte honetan bizi da, hiriburuan dago aireportu eta portu internazional bakarra eta mundu guztiko egazkinak aireportu honetara etortzen dira eta kruzero eta itsasontziz egindako bidai asko portu honetara datoz.Uharte honetan gehiengoa turismoa da.Seychelle uharteetako biztanleria hiru hizkuntza desberdin hitzegien dute eta hauek ingelesa frantsesa eta criollo seychelense dira. Azken hizkuntza hau bertakoa da eta bakarrik bertan dagoen biztanleria hitz egiten du hizkuntza hau, bere jatorria oso aintzinakoa da eta ez du gramatika ezta ortografia araurik. Seychelles uharteak ez zituzten indigenik euki eta orain bertan bize den biztanleria etorkinak dira eta hauek frantsiatik, afrikatik, indiatik eta chinatik etorritakoak dira.

jueves, 16 de febrero de 2012

Sonorako Basamortua


Sonorako basamortua Ipar Amerikako basamortu handiena da, 311.000 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuen zati handiak hartzen ditu. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Arizonan Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzuetan Gila basamortua deitzen zaio, Gila ibaiak basamortua zeharkatzen duelako eta baita Beheko basamortua ere gertuko Mojave altuagoa delako. Sonorako basamortua Kaliforniako golkoaren iparraldea inguratzen du, Kalifornia Behereko ipar-ekialdetik Sonorako mendebalderaino, Kaliforniako hego-ekialdea eta Arizonako hego-mendebala zeharkatuz. Mendebaldean "Peninsular Ranges" deitutako mendilerroek Kaliforniako hegoaldeko txaparraletik eta Kalifornia Behereko basamortutik bereizten dute. Iparraldean Mojave, Arro Handia eta Koloradoko ordokiaren basamortuak ditu, ekialdean eta hego-ekialdean Arizonako mendietako eta Mendebaldeko Sierra Madreko konifero-basoak eta hegoaldean Sinaloako baso lehorrak.
1951eko Vegetation of the Sonoran Desert liburuan, Forrest Shreve-k zazpi eskualdetan banatzen du Sonorako basamortua:

miércoles, 8 de febrero de 2012

Australia Basatia


Australia munduko herrialdeetan seigarren handiena da , eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Australiaren barne Tasmaniako uhartea ere sartzen da, hegoaldean kokatua, baita beste uharte txiki batzuk ere.1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Australia Ozeania kontinentearen barnean dago.Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den. Ingelesa hizkuntza nazionala da. Australiako ingelesa da aldaera nagusia, bere doinu eta hiztegi berezia duena . Baina bertako ingelesean ez dago Britainia Handian edo AEBetan adina barneko aldaera .Gramatika britainiar ingelesean dago oinarrituta hein handian. Europarrak etorri orduko kalkulatzen da 200 eta 300 hizkuntza bitarte zituztela Australiako aborigenek. Gaur egun arte 70 besterik ez dira iritsi, eta gehienak jende zaharrak baino ez ditu erabiltzen. Izan ere, 18 hizkuntza aborigenek baino ez dute adina guztietako hiztunek. Hizkuntza aborigen batean 50.000 bat lagun mintzatzen dira. Australiako historia duela 42.000-48.000 urtean hasi zen, hego-ekialdeko Asiatik abiatuta eta lurra nahiz itsasoa zeharkatuz gizakiak iritsi zirenean. Egungo australiar aborigenen arbasoak izan ziren. Gehienak ehiztari-biltzaileak izaten ziren. Ahozko kultura zabala edukita, lurra gurtzen zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Australiak Europako inmigrazioa babestu zuen. 1970eko hamarkadaz geroztik, Australia Zuria politika bukatutakoan, Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ere ongietorria izan da. Horren ondorioz, Australiako demografia, kultura eta irudia irauli dira. Aborigenei dagokienez, 1967ko erreferendumen ondoren, Gobernu Federalak aborigenak errespetatzeko politikak abian jarri ditu. Aborigenen lur-jabetza tradizionala onartu zuen Epaitegi Gorenak 1992an.

viernes, 20 de enero de 2012

Tepuy Roraima




Tempuy Roaima 2.810 metrokin tabular mendien gailurrik handiena da, Hego Amerikan. Venezuela, Brasil eta Guyanaren arteako mugan dago. Roraima mendia Camaima Parke Nazionalean kokatzen da, bereziki Guayanako Eskutuan. Bere goi-ordokia gure munduaren eraketa geografikorik antzinetakoa da, 2.000 milioikoa inguru ditu eta. Victoriar garaian mendi honetara lehenengo espedizioa eman zen eta Arthur Conan Doyle idazle britaniar famatuak, espedizio hauetan inspiratu zen Mundu Galdua eleberria idazteko.Baita gaur egungo animaziozko UP pelikularen gidoilariak mendi hau hautatu zuten bertan hainbat eszena igarotzeko.



jueves, 19 de enero de 2012

Mendi Harritsuak



Mendi Harritsuak  Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldearen parean dagoen mendilerroa da. Alaska ipar-mendebaldean hasi eta, Kanada zeharkatu ondoren, Estatu Batuetako hego-mendebaldean bukatzen da. Mendilerroaren mendirik altuena Koloradon dagoen 4.401 metroko Elbert mendia da. Iparraldetik hegoaldera eta McKinley mendietan jaio eta gero, Kanadako Britainiar Kolunbia eta Alberta probintziak eta Estatu Batuetako Idaho, Montana, Wyoming, Utah, Kolorado eta Mexiko Berria estatuak zeharkatzen ditu.4.800 km luze da osotara eta 110-650 km arteko zabalera du. Garaiera, 1.500 eta 4.401 m artekoa da.Kretaziko aldian sortu ziren mendiok, hots, Jurasiko eta Paleozoikoen bitartean (144 - 65 milioi urte inguru).Bi multzo bereiz daitezke, ekialdekoa eta mendebalekoa. Ekialdekoa 480 km luze den Coloradoko mendialdeak eta antzeko hedadura duen Arizonakoak osatua da. Ekialdeko gainerako mendialdeak apalagoak dira. Mendebalekoak oso bestelakoak dira. Paraleloan luzatzen diren mendialdeek osatua da eta Kanadakoak eta Montana mendiak dira mendialde nagusiak. Mendialdeko landaretzari dagokionez izeiak, orreak, lertxunak eta pinuak dira nagusi. Bere faunan aipatu daitezken zenbait animalia hartzak, wapitiak, oreinak, ahuntzak eta pumak dira. Mendi harritsuetan, Yellowstone, Grand Teton eta Rocky Mountain parke nazionalak daude.