![]() |
Mendi Harritsuak Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldearen parean dagoen
mendilerroa da. Alaska ipar-mendebaldean hasi eta, Kanada zeharkatu
ondoren, Estatu Batuetako hego-mendebaldean bukatzen da. Mendilerroaren
mendirik altuena Koloradon dagoen 4.401 metroko Elbert mendia da.
Iparraldetik hegoaldera eta McKinley mendietan jaio eta gero, Kanadako
Britainiar Kolunbia eta Alberta probintziak eta Estatu Batuetako Idaho,
Montana, Wyoming, Utah, Kolorado eta Mexiko Berria estatuak zeharkatzen
ditu.4.800 km luze da osotara eta 110-650 km arteko zabalera du.
Garaiera, 1.500 eta 4.401 m artekoa da.Kretaziko aldian sortu ziren
mendiok, hots, Jurasiko eta Paleozoikoen bitartean (144 - 65 milioi urte
inguru).Bi multzo bereiz daitezke, ekialdekoa eta mendebalekoa.
Ekialdekoa
480 km luze den Coloradoko mendialdeak eta antzeko hedadura duen
Arizonakoak osatua da. Ekialdeko gainerako mendialdeak apalagoak dira.
Mendebalekoak oso bestelakoak dira. Paraleloan luzatzen diren
mendialdeek osatua da eta Kanadakoak eta Montana mendiak dira mendialde
nagusiak. Mendialdeko landaretzari dagokionez izeiak, orreak, lertxunak
eta pinuak dira nagusi. Bere faunan aipatu daitezken zenbait animalia
hartzak, wapitiak, oreinak, ahuntzak eta pumak dira. Mendi harritsuetan,
Yellowstone, Grand Teton eta Rocky Mountain parke nazionalak daude.