Edinburgh
Mami
Paris
New York
Edinburgh Eskoziako hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Glasgowren atzetik. Herrialdearen ekialdean kokaturik dago. Eskoziako hiriburua da 1492az geroztik. Encyclopædia Britannica bertan argitaratu izan dute sorreratik, 1768tik, 1901 arte. Hortik aurrera AEBetan argitara ematen dute. Azpimarratzekoa da Edinburgh Festival izeneko jaialadia, 1947tik udaro egiten dutena eta musika, antzerkia eta beste arte mota batzuk eskaintzen dituena. Bestalde, hiri honetan Edinburgheko Unibertsitatea kokatzen da. Edinburgh hiru zati nagusitan dago banaturik: Erdialdea, Old Town eta New Town. Edinburh Erresuma Batuen parte da baina iraganean independientea zen. Gaur egun Eskoziako Parlamentua borrokatzen ari da XIII mendean galdu zuen independentzia berreskuratzeko.
Mami
Miami
Floridako hiria da. 2006an 282.813 biztanle zituen. Miamiko gune
metropolitarra Ameriketako Estatu Batuetako laugarren handiena da 5,5
milioi biztanle inguru dituela. 2008an Ameriketako Estatu Batuetako
hiririk garbienari saria jaso zuen. Miamiko informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.
Paris
Paris Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da, Europar Batasuneko handiena, Frantziako Uhartea Île-de-France eskualdean dagoena. Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Parisii galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua Julio Zesarren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste da Parisiik fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren lehenengo kokapena. XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultzak gogotsu jo zuen Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris; eta bertan jazo ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, Bastillako kartzelaren hartzea, esaterako.
Horren ondoren, Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris bihurtu zuen Inperioko hiriburu. Luis Filiperen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen. Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen, haien
artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena
ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen Eiffel Dorrea.
New York
New York Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean
hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako
batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat
da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide,
hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber,
nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan
dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.
"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria" alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta. New York Estatu Batuetako ipar-ekialdean, New York estatuko hego-ekialdean eta Washington eta Boston arteko bide erdian dago Hudson ibaiaren bokalean kokatuta, honekOzeano Atlantikora itsasoratzean babesturiko portua sortzen du, hiriaren hazkunde ekonomikoa hobetzeko laguntzen duena. Hiriaren gehiena hiru uharteetan banatuta dago: Manhattan, Staten Island eta Long Island, eraikitzeko lur urria izanik. New York hiriarekin loturarik estuena duen eraikin-mota etxeorratza
da. Hain zuzen ere, etxeorratzaren agerpenaren ondorioz aldatu zen New
Yorkeko hiri-paisaia, Europako tradizioaren ildoko etxe txikiz osaturiko
hirigune bat izatetik negozio-auzoetan gailenduriko bertikaltasunera.
"Ciudad del Cabo"
Lurmutur Hiria Hegoafrikako hiri ezagunena da eta bertako hiriburu legegilea. Hemen kokatzen dira Parlamentu Nazionala eta hainbat gobernuko egoitzak. Lurmutur Hiria famatua da bere portuagatik, eta baita, bere flora, Mahai Mendia eta Lurmutur Puntagatik Askotan, munduko hiririk ederrenetarikoa izendatua izan da bere geografiagatik. Lurmutur Hiria Hegoafrikako tokirik turistikoena da. Hasieran, hornitzeko estazioa izan zen holandako itsazontzientzat Suezko Kanala eraiki baino lehen. Hemendik hurbil dagoen Robben Islanden anti-apartheid mugimenduaren liderra izan zena eta Bake Nobel Saria izan zena, Nelson Mandela, 18 urte egon zen kartzelaturik.
Batzelona
Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Kataluniako erakunde
garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak
beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Ciutat comtal
ezizena du. Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena
da eta Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik
160 kilometrora. Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki
izan da historian
zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik
garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko
Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum
Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi
erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan. Bartzelonaren sorrerak
bi istorio ezberdin ditu. Lehenak Herkules izaki mitologikoari egiten
dio erreferentzia, berak Erromaren sorrera baino 400 urte lehenago sortu
omen zuen . Bigarren istorioak dio Hamilkar Barkak — Hanibalen aitak — sortu zuelako hiria k. a. III. mendean Barcino izenaz.
Mosku Errusiako hiriburua da eta estatuko politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia, Moskova ibai ertzean kokatua dagoena, ibai honetatik datorkio bere izena. Mosku munduko zazpigarren hiririk jendetsuena da.Hiria mundu guztian da ezaguna izaera indartsu eta klima gogorrarengatik.Moskuk 800 urte baina gehiago ditu, 1147. urtean sortu baitzuen Juri Dolgoruki errusiarrak. Kremlin izeneko eraikin multzoa XVI. mendean eraiki zuten, eta Errusiar Inperioko tsarren egoitza izan zen. Moskuko metroa, Lur azpiko jauregia
ezizenaz ezaguna, hiriburuaren gune asko hornitzen ditu eta munduko
metrorik erabilienetakoa da. 177 geltoki ditu eta 292,2 km luze da lerro
guztien batura eginda. Munduko bosgarren metrorik luzeena da New York, Londres, Madril eta Tokioren ostean. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. Errealismo sozialista bezala ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan. Errusiako plaza gorria oso ezagutua da mundu guztian eta Kitai-gorod merkataritza auzoan dago. 695 metro luze eta 130 metro zabal da, horrela, munduko hirugarren plazarik handiena izaten Kremlina, Errusiako presidentea egun bizi den errege gotorlekua banatzen du. Bertatik abiatzen dira Moskuko kale nagusiak norantza guztietan, autobideetan luzatuak hiritik kanpo irten arte. Horregatik, plaza hau, hiriko eta Errusia osoko erdigunetzat hartzen da..