jueves, 8 de marzo de 2012

Europako Mendiak



Europako mendiak Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago. Mendirik altuena "Torre de Cerredo" da 2.648 metrorekin, 2.400 metro inguruko mendi ugari dago. Gune isolatuetan hartz eta otso talde bakan batzuk daude. Horrez gain, ardi, behi eta txerri bakanen batzuk ikus daitezke. Cabraleseko gazta famatua da gune hontan.
Europako mendiak hiru mendigunetan banatzen dira: Ekialdekoa edo Andaran dago: Morra Lechugales (2.444 m) Erdialdekoa edo Urrielesen daude: Torre Cerredo (2.650 m), Picu Urriellu (2.519 m), Torre Llambrion (2.642 m) Mendebaldekoa edo Corniónen daude: Ordiales, Peña Santa (2.596 m), Torre Santa Maria (2.486 m)