Hiri Unibertsitarioak

Salamanca
Salamanca izen bereko probintziako hiriburua da Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoarena eta Tormes ibaiaren ertzeankokatuta dagoena. Bi alde bereizten dira Salamancako hirian: 1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, eta Erdi Arokoa, bestetik.Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira XII. mendeko katedral zahar erromanikoa, XVI-XVIII. mendeetako katedral berria , XV-XVI. mendeetako San Esteban eliza domingotarra, XVI. mendeko unibertsitateko eskolak, XVIII. mendeko plaza nagusia eta XVI-XVIII. mendeetako eliza eta jauregi ugari. 1988an, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk. Salamancako Unibertsitatea gaztelaniazko munduaren zaharrena da, 1218an sortutakoa.Palentzian 9 urte lehenago, 1209an, unibertsitatea fundatu bazuten ere, hortik Salamancara trasladatu zuten, eta gaur egun Palentziakoa ez da existitzen. Unibertsitate honek 16 Fakultate, 3 Goi Eskola Tekniko eta 3 Unibertsitate Eskola ditu.

Oxford

Oxford Ingalaterrako hegoaldean dagoen hiria da, Oxfordshire izeneko konderrian eta Hego-ekialdeko Ingalaterrako eskualdean. Mundu osoan ezaguna da unibertsitatea dela-eta, ingelesezko munduan zaharrena dena. Oxford University-n 39 "college" deituritako zentroetan dago banaturik, bakoitza bere erregela eta ohiturekin. Oxforden hainbat nobel saritu ikasi egin dute eta literatura munduaren zenbait autore garrantzitsu bizi eta ikasi dute, adibidez; Lewis Carrol, J.R.R. Tolkein, Phillip Pullman eta C.S. Lewis. Oxforden pelikula asko filmatu dira bere arkitektura famatuagatik, hauen artean, La Brujula Dorada edo Harry Potter. Hemen klikatuz Oxford dauden eraikin misergarrienetako batzuk ikus ditzakezuz.