jueves, 16 de febrero de 2012
Sonorako Basamortua
Sonorako basamortua Ipar Amerikako basamortu handiena da, 311.000 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuen zati handiak hartzen ditu. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Arizonan Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzuetan Gila basamortua deitzen zaio, Gila ibaiak basamortua zeharkatzen duelako eta baita Beheko basamortua ere gertuko Mojave altuagoa delako. Sonorako basamortua Kaliforniako golkoaren iparraldea inguratzen du, Kalifornia Behereko ipar-ekialdetik Sonorako mendebalderaino, Kaliforniako hego-ekialdea eta Arizonako hego-mendebala zeharkatuz. Mendebaldean "Peninsular Ranges" deitutako mendilerroek Kaliforniako hegoaldeko txaparraletik eta Kalifornia Behereko basamortutik bereizten dute. Iparraldean Mojave, Arro Handia eta Koloradoko ordokiaren basamortuak ditu, ekialdean eta hego-ekialdean Arizonako mendietako eta Mendebaldeko Sierra Madreko konifero-basoak eta hegoaldean Sinaloako baso lehorrak.
1951eko Vegetation of the Sonoran Desert liburuan, Forrest Shreve-k zazpi eskualdetan banatzen du Sonorako basamortua: