miércoles, 8 de febrero de 2012

Australia Basatia


Australia munduko herrialdeetan seigarren handiena da , eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Australiaren barne Tasmaniako uhartea ere sartzen da, hegoaldean kokatua, baita beste uharte txiki batzuk ere.1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Australia Ozeania kontinentearen barnean dago.Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den. Ingelesa hizkuntza nazionala da. Australiako ingelesa da aldaera nagusia, bere doinu eta hiztegi berezia duena . Baina bertako ingelesean ez dago Britainia Handian edo AEBetan adina barneko aldaera .Gramatika britainiar ingelesean dago oinarrituta hein handian. Europarrak etorri orduko kalkulatzen da 200 eta 300 hizkuntza bitarte zituztela Australiako aborigenek. Gaur egun arte 70 besterik ez dira iritsi, eta gehienak jende zaharrak baino ez ditu erabiltzen. Izan ere, 18 hizkuntza aborigenek baino ez dute adina guztietako hiztunek. Hizkuntza aborigen batean 50.000 bat lagun mintzatzen dira. Australiako historia duela 42.000-48.000 urtean hasi zen, hego-ekialdeko Asiatik abiatuta eta lurra nahiz itsasoa zeharkatuz gizakiak iritsi zirenean. Egungo australiar aborigenen arbasoak izan ziren. Gehienak ehiztari-biltzaileak izaten ziren. Ahozko kultura zabala edukita, lurra gurtzen zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Australiak Europako inmigrazioa babestu zuen. 1970eko hamarkadaz geroztik, Australia Zuria politika bukatutakoan, Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ere ongietorria izan da. Horren ondorioz, Australiako demografia, kultura eta irudia irauli dira. Aborigenei dagokienez, 1967ko erreferendumen ondoren, Gobernu Federalak aborigenak errespetatzeko politikak abian jarri ditu. Aborigenen lur-jabetza tradizionala onartu zuen Epaitegi Gorenak 1992an.