Antartika
Antartika Hego Poloaren inguruan dagoen kontinentea da. Geografia fisikoaren ikuspuntutik, muga Hego Amerikaren alboan dauden Hegoaldeko Georgiak uharteen eta Hego Sandwich uharteen artean dago.
Hego Ozeanoak inguratzen du Antartika, eta gainerako lurraldeetatik berezita dago. Antartika hezetasun gutxien eta tenperatura baxuena duen kontinentea da. Kontinentearen ia azal osoan klima polarra da, eta hilabete beroenaren batez besteko tenperatura ez da 0° C baino handiagoa. Kontinentea ez du bertoko biztanlerik, ikerlari eta militarrak baino
ez daude. Badaude zenbait herrialdeek jabetza aldarrikatzen dutenak
baina Itun Antartikoak kontinentearen statusa finkatu du.Zirkulu polar antartikoaren
hegoaldean jaiotako lehendabiziko haurra Solveig Gunbjörg Jacobsen izan
zen. Neskatila Fridthjof Jacobsen, Grytvikengo Balea kanpamentuaren
zuzendaria, eta Klara Olette Jacobsenen alaba zen. Solveig 1913ko urriaren 8an jaio zen Hegoaldeko Georgietan. Kontinenentean jaiotako lehendabiziko umea Emilio Marcos Palma argentinarra 1978ko urtarrilaren 7an Esperanza basean zen.
Ozeania
Ozeania Asiako hegoaldean dagoen kontinentea da, Ozeano Barean kokatua. Uhartez osatuta dago. Uharte nagusia Australia da. Australiaz aparte, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria, eta Mikronesia, Polinesia eta Melanesiako uhartediek ere osatzen dute Ozeania. Kontinentea ikusteko lehendabiziko europarra Fernao de Magalhaes zen. Hau, Filipinetan hil baino lehenago, Marianak eta beste Ozeaniako uharteak aurkitu zituen. Segidan, portugaldarrek eskualdea esploratu zuten: 1525ean Karolinak aurkitu zituen eta hurrengo urtean Ginea Berria. Nederlandarrek 1642an Australiako kosta esploratu eta Tasmania, Tonga, Fiji eta Bismarck aurkitu zituen. Bitartean Mexikoko Acapulcotik eta Peruko Callaotik espainiarrek Ozeano Bareko uharte asko aurkitu zituzten espedizio asko bidali zituen. Uharte talde hau Asia hego-ekialdetik Ozeano Baretik Amerikarantz luzatzen da, australiar uhartea lur multzo handiena izaki. Segidan gertuko Papua Ginea Berria eta Zeelanda Berria uhartedi txikiagoak eta beste Ozeano Barean sakabanatuta 25.000 uharte txikiak doaz. Gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da, frantsesagatik jarraitua, eta Txileren subiranotasuna diren uharte txiki batzuetan Gaztelania ere hitz egiten da. Jatorrizko hizkuntzak dialekto desberdinetan kontserbatu dira.
Amerika
(honako testuan bi ameriketako informazioa agertzen da; hego-amerikakoa eta ipar-amerikakoa )
Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...). Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeak dira.Nahiz eta bere biztanle ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Ertamerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari eta gertuko aztekek Cem Anahuac. Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez. Beste kontinente bezala, izena latinizatu eta andreratu zuen.Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bere kolonoei Americans zioen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrei kontuan hartu gabe.Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:
Gaztelania (360 milioi hiztun) Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan.Ingelesa (325 milioi hiztun) AEBen, Kanadan, Belicen, Guyanan, Malvinetan, etabar.Portugesa (185 milioi hiztun) Brasilen.Frantsesa Haitin, Guadalupen, Martinikan Quebecen eta Frantziar Guyana.Kitxua (12 milioi hiztun) Bolivian, Perun, Ekuadorren, Kolonbian, Txilen eta Argentinan.Aimara Bolivia eta Perun.Kreyola Haitin.Guaraniera (6 milioi hiztun) Paraguain.Nahuatla (1,5 milioi hiztun) MexikonKitxea (1,4 milioi hiztun) Guatemalan eta MexikonNederlandera Holandarren Antilletan, Aruban eta Surinamen.Groenlandian daniera eta groenlandiera.Mapudunguna (440 mila hiztun) Txilen.
Asia
Afrika-Eurasiatik Europa eta Afrika kenduz Asiako kontinentea
geldituko zaigu. Mugak ez dira oso zehatzak: Asiak eta Afrikak Suez
ubideko lekuren batean elkar topatzen dute. Asia eta Europaren arteko
muga hegoaldetik iparralderaino Dardaneletan zehar, Marmara itsasoan eta Helespontoan, Itsaso Beltzan, Kaukasoko mendilerroaetan, Kaspiar Itsasoan eta Ural ibaia eta Ural mendilerroan zehar doa. Ikusezazu ere Eurasia. Adituek diote gizakia Afrikan sortua zela eta hortik Asiara joan zen, zenbait espezietan garatu eta gaur egungo Homo sapiensera heldu arte.Mesopotamia, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea, 5.000 urte baino gehiago sumeriarrak okupatua zen, eta lehendabiziko hiriak eratuak ziren: Ur, Uruk edo Lagash.
Antzinaroan zehar, Asian Indus haraneko eta Yangtze ibaian zibilizazio inportanteak sortu ziren. Asian ere sortu ziren hiru erlijio monoteista handienak: kristautasuna, islama eta judaismoa
Europa

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean. Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia.
Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero,
Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik
Ozeania baino apur bat handiagoa baita. Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da.Europari izena ziurki grekotar mitologiako pertsonaia baten izenetik datorkio. Izan ere, Zeusek zezen baten irudipean Europa bahitu eta bortxatu egin zuen. Beste azalpen arrunt batek ereb semitikotar hitzetik ilunsentia esan nahi du datorkiola dio.