jueves, 8 de marzo de 2012

Yellowstone


Yellowstone Parke Nazionala Ameriketako Estatu Batuetan dagoen natura parkea da, nagusiki Wyomingen hedatzen dena, baina baita Montana eta Idahon ere, Mendi Harritsuen ingurunean. Izaera hau zuen munduko lehen eremua izan zen. Estatu Batuetako presidente Ulysses S. Grantek izendatu zuen 1872an. Bertako paisaian pinuak dira nagusi eta lurrazalaren %60a betetzen dute. Hartzak, otsoak, oreinak eta orein-altzeak ugariak dira bertan. Geiserak eta fenomeno geotermalak ere badaude. Gainera parkearen azpialdean egun bizirik dauden bi supersumendietako bat dago. Hala ere, azken 600.000 urteetan ez da erupziorik izan.Parke honetan aurkitu dezakegu 1700 zuhaitz espesie endemiko desberdien eta baita ere esan behar da badaudela ere hainbat mamifero espesie desberdein adibidez: otso grisak, katamotzak eta eta gizzlyak besteak beste. Yellowstone da estatu batuetako parke nazionalik garrantzitsuenetakorik eta ezagunetakorik.